XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestetik, Biologiarekin, landareetatik eta animalietatik substantzien lorpen eta isolamenduan, printzipio aktiboak lortu nahiz.

Bestetik, Boyle-ren elementu sinpleen isolamenduan eta identifikazioan.

Bestetik, metalurgian erabiliko ziren mineralen identifikazioan eta analisian eta metal nobleen (zilarra batez ere) lorpenean.

Bestetik, gasen propietateak aztertzean airearen konposizioa determinatzea, erreketaren ikerketan eta naturako konposatuak beroz, deskonposizioz edo beste substantziez askatzen diren gasak aztertzen.

Bukatzeko beste asko egon arren oraindik harri filosofala aurkitzen saiatzen zirenak bazeuden.

Hain hedatuak ziren orduko kimikarien lanak, ez zela posible denak ondo egitea.

Eta gainera, profesionalki kimikariak oso urriak ziren.

Hala ere, kimikariek teoria zenbait aurkeztu zituzten, hala nola 1700.ean Stahl-en flogistoaren teoria erreketa azaltzeko, edo eta elektrizitatea fluido neurtezin bezala (argia bezala) kontsideratzea (Black, 1770).

Egiazkoak ez diren teoriek, askotan, bide ugari irekitzen dute, eta hau izan zen kasua hemen ere.

XVIII. mendea diskusio zientifiko paregabe nahiko antzua, bestalde izan zen, Lavoisier-ek (1743-1794) sistematizazio bat eman arte.

XVIII. mendeko azken laurdena izango zen Kimikaren Historiaren atal aberatsenetako bat. Aurrerakuntza honetan bi atal bereiz ditzakegu.

Lehena, erreakzio kimikoen azterketa, nagusiki gasekin, horregatik, Kimika Pneumatiko deitua.

Aipagarri dira hemen H. Cavendish (hidrogenoa eta azido nitrikoa nitrogeno oxido gasak disolbatuz lortu / isolatu zituenak, beste gauza askoren artean), J. Priestley (oxigenoaren isolatzailea), J. Black (karbono (IV) oxidoaren eta alkali ahulen karbonatoen arteko erlazioa jarri zuena), T. O. Bergman (Kimika Analitikoaren eta Grabimetrikoaren sortzaile).

Antoine L. Lavoisier zientzilari ospetsua.